jueves, 13 de diciembre de 2012

Gustuko blogak edo webguneen estekak; 10

Hemen, gehien gustatzen zaizkidan webguneen estekak idatziko dizkizuet:
Youtube asko gustatzen zaidan webgune bat da, bideo asko ditu, eta oso gustuko dut, hor nahi duzun guztia ikus dezakezulako, baita entzun ere, helbidea: www.youtube.com
Facebook gustatzen zaidan beste webgune bat da, hau, gustatzen zait lagunekin hortik hitz egiten dudalako, eta entretenigarria iruditzen zaidalako. Hala ere, lagunekin hitz egiteko, Skype programa gustatzen zait gehiago, programa honetan lagunekin idatziz, mikrofonoz edota kamaraz hitz egin dezakezulako. Facebooken helbidea: www.facebook.com. Skype programa instalatzeko helbidea: http://skype.softonic.com/descargar
Twitter ere, ez dago bat ere gaizki, hemen, zure pentsamenduak idatz ditzakezu, eta nire ustez jende asko Twitterren desahogatu egiten da, eta hobeto sentiarazten du. Twitterren helbidea: www.twitter.com



jueves, 29 de noviembre de 2012

Artikuluei buruzko webguneak; 9

Hemen, webgune batzuk daude, lehengo artikuluei buruzkoak:

Internet

Musika

Euskal Herria

Artikuluei buruzko bideoak; 8

Hemen, bideo batzuk erakutsiko dizkizuet:

Euskal Herriari buruzko bideoa

Esan nizuen bezala, musika asko aldatu da sortu zenetik honara, eta hemen dago adibide bat:
-80. hamarkadako musika:




-Gaur egungo musika:


miércoles, 28 de noviembre de 2012

Iritzia artikuluei buruz; 7

Nire iritzia:
Interneta oso inbentu ona da. Gaur egun, Internetaren bidez, gauza asko lortu ditzakegu, adibidez: lagunekin edo familiarekin hitz egin edonondik edonora, informazioa lortu eta argazki asko interneten gorde edota publikatu. Oso ideia ona izan zela iruditzen zait.
Musika asko aldatu da, sortu zenetik honera. Niri, musika asko gustatzen zait, une askotan ondo etortzen da, ondo zaudenean, gaizki zaudenean, dantzatzeko gogoa duzunean edota negar egiteko gogoa duzunean. Musika, oso herraminta ona iruditzen zait, eta normalean alaitu egiten zaitu.
Euskal Herria nire lurraldea da. Leku polita da, eta ekonomikoki ez gaude oso gaizki (nire ustez). Euskaraz hitz egiten dugu. Ni, Gipuzkoa probintziakoa naiz eta egia esan polita da, itsasoa eta mendia, hemen bertan, dena eskura izatea.

martes, 27 de noviembre de 2012

Artikuluak; 6

INTERNET

Internet, mundu osoan zabalduta dagoen sareen sare erraldoi bat da. TCP/IP protokoloak erabiltzen dituzten milioika ordenagailu daude elkarrekin. Interneten gauza asko aurki ditzakegu: posta elektronikoa (e-posta), elkarrizketa (txat) edota beste gauza asko ere bai. Internet 1969an sortu zen, Estatu Batuetan. Interneten barruan, World Wide Web sortu zen (www) 1989an. Oso erabilgarria da.




MUSIKA
 
Musika, bitartekotzat soinua darabilek arte bat da. Musika sortzen duen pertsonari musikagile deitzen zaio; musika jotzen edo abesten duenari, musikari; eta musika aztertzen duenari, musikologo. Musika, jende askok du gustuko.


EUSKAL HERRIA

Euskal Herria, Europako herrialde bat da. Hau, euskaldunen eta euskararen lurraldea da. Frantzia eta Espainiaren artean dago, eta zazpi probintzia ditu: Gipuzkoa, Bizkaia, Araba, Nafarroa, Lapurdi, Nafarroa Behera eta Zuberoa dira.Guztira, Euskal Herriak 20.950,3 km² ditu, eta 3.005.670 bizilagun zituen 2006an.