jueves, 29 de noviembre de 2012

Artikuluei buruzko webguneak; 9

Hemen, webgune batzuk daude, lehengo artikuluei buruzkoak:

Internet

Musika

Euskal Herria

Artikuluei buruzko bideoak; 8

Hemen, bideo batzuk erakutsiko dizkizuet:

Euskal Herriari buruzko bideoa

Esan nizuen bezala, musika asko aldatu da sortu zenetik honara, eta hemen dago adibide bat:
-80. hamarkadako musika:




-Gaur egungo musika:


miércoles, 28 de noviembre de 2012

Iritzia artikuluei buruz; 7

Nire iritzia:
Interneta oso inbentu ona da. Gaur egun, Internetaren bidez, gauza asko lortu ditzakegu, adibidez: lagunekin edo familiarekin hitz egin edonondik edonora, informazioa lortu eta argazki asko interneten gorde edota publikatu. Oso ideia ona izan zela iruditzen zait.
Musika asko aldatu da, sortu zenetik honera. Niri, musika asko gustatzen zait, une askotan ondo etortzen da, ondo zaudenean, gaizki zaudenean, dantzatzeko gogoa duzunean edota negar egiteko gogoa duzunean. Musika, oso herraminta ona iruditzen zait, eta normalean alaitu egiten zaitu.
Euskal Herria nire lurraldea da. Leku polita da, eta ekonomikoki ez gaude oso gaizki (nire ustez). Euskaraz hitz egiten dugu. Ni, Gipuzkoa probintziakoa naiz eta egia esan polita da, itsasoa eta mendia, hemen bertan, dena eskura izatea.

martes, 27 de noviembre de 2012

Artikuluak; 6

INTERNET

Internet, mundu osoan zabalduta dagoen sareen sare erraldoi bat da. TCP/IP protokoloak erabiltzen dituzten milioika ordenagailu daude elkarrekin. Interneten gauza asko aurki ditzakegu: posta elektronikoa (e-posta), elkarrizketa (txat) edota beste gauza asko ere bai. Internet 1969an sortu zen, Estatu Batuetan. Interneten barruan, World Wide Web sortu zen (www) 1989an. Oso erabilgarria da.




MUSIKA
 
Musika, bitartekotzat soinua darabilek arte bat da. Musika sortzen duen pertsonari musikagile deitzen zaio; musika jotzen edo abesten duenari, musikari; eta musika aztertzen duenari, musikologo. Musika, jende askok du gustuko.


EUSKAL HERRIA

Euskal Herria, Europako herrialde bat da. Hau, euskaldunen eta euskararen lurraldea da. Frantzia eta Espainiaren artean dago, eta zazpi probintzia ditu: Gipuzkoa, Bizkaia, Araba, Nafarroa, Lapurdi, Nafarroa Behera eta Zuberoa dira.Guztira, Euskal Herriak 20.950,3 km² ditu, eta 3.005.670 bizilagun zituen 2006an.

Toki-Alaizko buruzko iritzia; 5

Nire ustez, Toki-alai eskola ez dago hain gaizki.
8:05etan sartzea, ez zait ondo iruditzen, gainera, lehengo urtean 8:10etan sartzen ginen, eta hobeto iruditzen zitzaidan. Baina, nahiago dut 5 minutu lehenago sartzea eta horrela egun gutxiago etortzea. Hala ere, bikain iruditzen zait arratsaldeko 16:05tan ateratzea, beste eskolekin konparatuta, goiz ateratzen gara-eta.
Materia aldetik, ondo ematen dugula pentsatzen dut, pilla bat ikasten dugu eta oso ongi irakatsita.

Gabonak; 4

Hemen, gabonak ospatzen dira. Oso egun politak dira, Irungo kaleak argiz beteta daude, umeek kantatu egiten dute, etab.
Abenduak 21:
Abenduaren 21a, Santo Tomas eguna da, eta txistorra jaten dugu Irunen. Ensanche edo Urdanibia plazan, dantzatu egiten dute eta jende asko joaten da ikustera.

Abenduak 24:
Abenduaren 24a, gabongaua eta Olentzero eguna da. Olentzerok, hemen, gabonetako opariak ekartzen ditu. Umeentzat, Olentzero pasatzen da Irungo hirigunetik. Eta gauean, suposatzen da, opariak ekartzen dituela, familiakoek afaltzen edo lo egiten den bitartean

Abenduak 25:
Abenduaren 25ean, familia guztiak elkarrekin bazkaltzen da.

Abenduak 31:
Familiak elkar afaltzen dugu eta kanpaiak jotzean, mahatsak jaten dira. Ondoren, auzora atera eta auzoan nola ospatzen den ikusten da.

Urtarrilak 1:
Familiak elkar bazkaltzen du eta arratsaldean buelta bat ematen da.

Urtarrilak 6:
Urtarrilaren 6ean, erregeak etortzen dira, eta opari gehiago jasotzen dira.

jueves, 22 de noviembre de 2012

Toki-Alai; 3

Toki-Alai, nire ikastetxea da. Hemen ikasten dut, beste 500 pertsona gehiagorekin eta irakasle asko daude.
Toki-Alai, hiru zatitan banatuta dago, Toki-Alai txikia 3-5 urteen bitartean, Toki-Alai Sius 6-12 urteen bitartean eta Toki-Alai Gazteluzahar 12-16 urteen bitartean.
Hemen, euskaraz ikasten dugu, D ereduko ikastetxe bat da, hau da, dena egiten dugu euskaraz.
Egia esan, ez zait ikastetxe txarra iruditzen, behar dena ikasten dugu, nahiz eta askotan estresatuta egon azterketengatik.


AZTERKETAK

Batzuetan, azterketa asko daude, gehiegi. Azterketak gu ebaluatzeko direla ulertzen dut, baina pixka bat ulertu eta irakasleek azterketa gutxiago egitea eskatuko nuke.


1.EBALUAZIOA

1.ebaluazioa atzo bukatu zen, eta ez zait uste nuen bezain gogorra pasa. Hala ere, luzea egin zait... eta espero dut gelditzen dena motzagoa egitea.


GABONAK

Gabonak, ikastetxearen barruan ez dira asko ospatzen, baina zerbait egiten da.
Abenduak 21:
Santo Tomas eguna da, eta ikastetxean txistorra banatu eta jan egiten dugu, patioan egon, eta gero klasera joaten gara.

Eskola honetan, abesbatza bat dago, eta gabonetako egun batean, Siusera joaten gara kantatzera. Nahi duena apuntatzen da eta nire ustez oso ideia ona da.

INAUTERIAK

Inauterietan ere, nahi duena mozorratu egin daiteke, uste dut dantza ere egin daitekela, eta entretenigarria da. Ez baduzu ezer egiten, klasea eman behar duzu.


ASTE SANTUKO EGUNAK

Aste Santuan, bi asteko oporrak ditugu, eta gogo asko izaten du jendeak, Aste santua iristeko. Hala ere, irakasle askok etxerako lan asko bidaltzen dute.

UDAKO OPORRAK

Udan, ekainaren 20tik gutxi gorabehera irailaren 10era gutxi gorabehera, oporrak ditugu, udako oporrak. Opor hauetan, ez dute ezer ere ez bidaltzen eta oso ondo pasatzen dugu denok. Niretzako, opor hoberenak dira, eta nik uste jende askorentzako ere bai.

Bideoak; 2

Ordenagailuaren osagai edo funtzionamenduari buruzko bi bideo.







Argazkiak; 1

Hardware edo ordenagailu baten zati fisiko eta ukigarriei dagokie, bere osagai elektriko, elektroniko, elektromaniako eta mekanikoak.







 Teklatua sarrera unitaterik garrantzitsuenetarikoa da. Estandarrak QWERTY du izena.

miércoles, 21 de noviembre de 2012



Hemen, txakur baten argazkia ikusten da. Txakur hau niretzat oso polita da, eta horrelako bat izatea gustatuko litzaidake.










Hau, twitter-eko txoria da. Twitter interneten bidez mezuak bidaltzeko balio du.