jueves, 22 de noviembre de 2012

Toki-Alai; 3

Toki-Alai, nire ikastetxea da. Hemen ikasten dut, beste 500 pertsona gehiagorekin eta irakasle asko daude.
Toki-Alai, hiru zatitan banatuta dago, Toki-Alai txikia 3-5 urteen bitartean, Toki-Alai Sius 6-12 urteen bitartean eta Toki-Alai Gazteluzahar 12-16 urteen bitartean.
Hemen, euskaraz ikasten dugu, D ereduko ikastetxe bat da, hau da, dena egiten dugu euskaraz.
Egia esan, ez zait ikastetxe txarra iruditzen, behar dena ikasten dugu, nahiz eta askotan estresatuta egon azterketengatik.


AZTERKETAK

Batzuetan, azterketa asko daude, gehiegi. Azterketak gu ebaluatzeko direla ulertzen dut, baina pixka bat ulertu eta irakasleek azterketa gutxiago egitea eskatuko nuke.


1.EBALUAZIOA

1.ebaluazioa atzo bukatu zen, eta ez zait uste nuen bezain gogorra pasa. Hala ere, luzea egin zait... eta espero dut gelditzen dena motzagoa egitea.


GABONAK

Gabonak, ikastetxearen barruan ez dira asko ospatzen, baina zerbait egiten da.
Abenduak 21:
Santo Tomas eguna da, eta ikastetxean txistorra banatu eta jan egiten dugu, patioan egon, eta gero klasera joaten gara.

Eskola honetan, abesbatza bat dago, eta gabonetako egun batean, Siusera joaten gara kantatzera. Nahi duena apuntatzen da eta nire ustez oso ideia ona da.

INAUTERIAK

Inauterietan ere, nahi duena mozorratu egin daiteke, uste dut dantza ere egin daitekela, eta entretenigarria da. Ez baduzu ezer egiten, klasea eman behar duzu.


ASTE SANTUKO EGUNAK

Aste Santuan, bi asteko oporrak ditugu, eta gogo asko izaten du jendeak, Aste santua iristeko. Hala ere, irakasle askok etxerako lan asko bidaltzen dute.

UDAKO OPORRAK

Udan, ekainaren 20tik gutxi gorabehera irailaren 10era gutxi gorabehera, oporrak ditugu, udako oporrak. Opor hauetan, ez dute ezer ere ez bidaltzen eta oso ondo pasatzen dugu denok. Niretzako, opor hoberenak dira, eta nik uste jende askorentzako ere bai.

No hay comentarios:

Publicar un comentario